Iaz lortutako tituluari eutsi dio Tecnifuelle Elgoibar eskubaloi taldeak asteburuan Elgoibarren jokatu den Euskadiko senior nesken eskubaloi txapelketako Lauko Finalean. Barixakuan jokatu zuten lehen partidan, etxeko taldeak 28-13 hartu zuen mendean IES Construcciones Gasteiz taldea. Bigarren jardunaldian, berriz, 29na berdindu zuten Tecnifuellek eta Kukullaga Etxebarrik. Domekan jokatu zen azken jardunaldian elgoibartarrek ez zuten hutsik egin eta 17 goleko aldeaz (31-14) irabazi zuten Aiala Zarautz taldearen aurkako partida. Kukullaga Etxebarri taldeak ere, Elgoibartarren pare, bi partida irabazi eta bakarra berdindu du, baina sartutako eta jasotako golen aldeari esker lortu du lehen postua Tecnifuellek. Dena dela, lehen bi sailkatuek jokatuko dute Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketa.
•Nora Mugerza, atezain onena
Tecnifuelle Elgoibar taldeko Nora Mugerzak jaso zuen txapelketako atezain onenaren saria eta Gasteizko IES Construcciones taldeko Leticia de Pedrok goleatzaile nagusienaren saria.
•Zazpigarren euskadiko Txapelketa
Aintzane Arizmendi eta Ane Urain Tecnifuelleko jokalariek, azken garaipen honekin, zazpi bider irabazi dute Euskadiko eskubaloiko Txapelketa. Infantiletako bigarren urtean jantzi zuten domina lehen aldiz, eta ordutik, urtero errepikatu dute.
*Ikusi BARRENi eskaini zioten elkarrizketa: 819. zenbakia (2012-03.30)
ARGAZKIAK: (guztiak Picasan)
∞Lotura duten albisteak:
- Tecnifuellek Euskadiko txapela defendatuko du etxean (2013-04-16)
- Laukok ezin izan du Euskadiko Txapelketako azken fasea eskuratu (2013-04-08)
- 300 jokalari eta 17 talde, urtetik urtera handituz doa Sanloren familia (2012-10-01)
- Sei kopa gehiago Sanloren garaikurren bilduman (2012-05-28)
- Granollers talde kataluniarra txapeldun (2012-04-29)
- Tecnifuelle Elgoibar Sanlo, Euskadiko txapeldun (2012-03-13)