Jose Gurrutxagak berak eman zion irteera estreinako lasterketari, 10:30ean, eta halaxe egin zuen hurrengo hamahiru lasterketetan ere. Izan ere, antolatzaileek adinaren eta sexuaren arabera banatzen dituzte lasterketak, hamalau guztira. Eguraldia lagun, goiz ederraz gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek eta herrigunean batu ziren ikusleek.
•ARGAZKIAK: (guztiak Picasan)