Zabalik dago eskualdeko futbol 7 txapelketan izena emateko epea

elgoibarren.net 2013ko api. 23a, 17:50

Debarroko XVI. Futbol 7 Txapelketa antolatu dute Elgoibarko eta Eibarko Udal Kirol Patronatuek elkarlanean, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Interesatuek maiatzaren 24ra arte dute izena emateko aukera. Bi talde elgoibartar ailegatu ziren iaz finalera, eta La Naranja Mekanika taldeak (ondoko argazkian) irabazi zuen txapelketa.


 Elgoibarren (Mintxetan) eta Eibarren (Unben) jokatzen da Debarroko futbol 7 txapelketa. Aurten, hogei talderentzako lekua gorde dute antolatzaileek. Hortaz, izena zein egunetan eta ordutan ematen den aintzat hartuko dute, arinago ibiltzen direnek lehentasuna izango dute, alegia. Maiatzaren 24a baino lehenago eman beharko da izena Olaizaga kiroldegian edo Eibarko Ipurua kiroldegian. Talde bakoitzak 80 euro ordaindu beharko ditu. Taldeetako ordezkariekin egin beharreko bilera ere maiatzaren 24an egingo dute, 19:00etan, Ipurua kiroldegian. 1996an edo aurretik jaiotakoek parte hartu dezakete txapelketan.
•Azken urteetako irabazleak
  • 
2008: Buztangorriak
  • 2009: EGS
  • 2010: La Naranja Mekanika
  • 2011: EGS
  • 2012: La Naranja Mekanika