Euskadiko Judo Federazioak eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatuta, Euskadiko Judo Txapelketa jokatu zen Errenterian, apirilaren 21ean. Elgoibarko Egokran Judo Kirol Elkarteko kide den Sarai Sanchez Sagasta 36 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen eta emaitza ezin hobea lortu zuen, urrezko domina eskuratu baitzuen. Sarairen entrenatzaile Egoitz Morak jakitera eman duenez, garaipen honi esker, Euskadiko txapeldun berriak Espainiako Txapelketan hartuko du parte. A Coruñan jokatuko da Espainiako Judo Txapelketa, maiatzaren 17tik 19ra bitartean.
∞Lotura duten albisteak: