Saritutako argazkia ezagutarazi du Iñaki San Martinek

elgoibarren.net 2013ko api. 24a, 14:06

 
GaudiRfoto argazki lehiaketan saritu dute Iñaki San Martin Soarteren lan bat. Bilbon ateratako argazki bat aurkeztu zuen Soartek Hiriko Paisaiak atalerako eta zilarrezko domina eman diote. Ondoan ikus dezakezue saritutako argazkia.

 

Iñaki San Martin. Arg: Nafarroako Unibertsitatea.

Nazioarteko lehiaketa da Reuseko (Katalunia) Fotoartreus elkarteak antolatzen duena, eta aurtengoan 60 herrialdetako 500 argazkilari baino gehiagok hartu dute parte. Epaimahaikideek 5.299 argazkiren artean aukeratu dituzte onenak. Saritutako lan guztiak apirilaren 30ean jarriko dituzte ikusgai www.fotoartreus.cat/info webgunean. Soartek, baina, saritutako argazkia ezagutarazi du. Udan bestalde, argazki erakusketa egingo dute Saritutako lan guztiak Reusen bertan.

  • Iñaki San Martinen webgunean (www.fotografiasoarte.com) ikus dezakezue argazkilari elgoibartarraren lana, bere osotasunean.

Lotura duten albisteak: