Ikastaro bakoitzak hiru orduko bi saio izango ditu, eta teoria eta praktika uztartuko dituzte. 0,0 argazkilaritza ikastaroaren barruan (maiatzak 4 eta 11) argazki kamera erabiltzen irakatsiko dute; street & travel ikastaroan (maiatzak 18 eta 25), berriz, argazkiak nola atera behar diren ikasteko aukera izango da, eta azkenik, digitalky talky (ekainak 1 eta 9) ikastaroan erretratuak nola gorde behar diren irakatsiko dute.
Ikastaro bakoitzak 50 euroko balio ditu. Zortzi laguneko muga jarri dute antolatzaileek. Informazio gehiago 656 716 034 telefonoan.