Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak elkartasuna agertu dio Lander Arbelaitz Argia aldizkariko kazetariari, Aske Gunea husteko operazioaren barruan jasotako tratua dela-eta.
Hekimeneko kide sortzaileetako bat da Argia aldizkaria, Hekimenen helburuetako bat da euskal hedabideen presentzia eta eragina handitzea gizartean eta, horretarako, ezinbestekoa da gero eta informazio kalitatezkoagoa eskaintzea. Hekimenen ustez, “Lander Arbelaitz informazio zuzena emateko ahalegin betean ari zen Ertzaintzak, eskuan zeukan akreditazioa kontuan hartu gabe, lurrera bota, astindua eman eta bertatik atera zuenean”.
Hekimenek, gainera, guztiz ezegokitzat jotzen du Ertzaintzako buruek hartu zuten erabakia “kazetariak gune itxi eta bereizi batean zedarritzeko”. “Kazetarien oinarrizko eskubideetako bat da informazio ahal bezain hurbilen eta, batez ere, nahi duten ikuspuntutik eman ahal izatea. Hori da kazetaritza. Hori da gure lana”, dio Hekimenek plazaratutako oharrak.
50 hedabidetik gora batzen ditu Hekimenek, tartean BARREN aldizkaria eta elgoiBARREN.net atari digitala.
Hainbat hedabidek elkarrizketa egin diote azken orduetan Lander Arbelaitz Argiako kazetariari.
- Irakurri hemen: berria.infoko bisitariek eginiko galderei Lander Arbelaitzek emaniko erantzunak .
- Entzun hemen: Euskadi Irratiko Faktoria saioan Lander Arbelaitzi Aske Gunea hustu zutenean gertatutakoaren ondoren eginiko elkarrizketa.
•Bideoa:
Argazkia: berria.info