Kazetaritzaren egungo egoera salatzeko eta profesioaren duintasuna aldarrikatzeko "flashdub shake"a

elgoibarren.net 2013ko api. 26a, 11:41

EHUko Multimedia Komunikazio Masterreko ikasleek 'lipdub'-a, 'harlem shake'-a eta 'flashmob'-a bateratzen dituen fenomeno berria sortu dute, 'flashdub shake' izenez bataiatu duten proiektua. Kazetaritzaren egungo egoera salatzeko, eta profesioaren duintasuna aldarrikatzeko osatu dute Euskal Prentsa Gu izeneko honako bideoa. Gangnam Style abestiaren euskarazko bertsioa ere sortu dute.


 Eraikuntza sektorearen ondoren, kazetaritza da azkeneko 2 urtetan kaleratze gehien izan dituen lan esparrua. Sektorean, bikoiztu egin da langabe kopurua Hego Euskal Herrian. Madrilgo Pentsa Erakundeak kaleratutako azkeneko txostenaren arabera, iaz Hego Euskal Herrian 1.916 kazetari zeuden langabezian. 2011. urtean baino 984 gehiago.
 Egoera hori kontuan izanik, eta “Bestelako komunikazioa: Estrategia informatibo berriak” aztertzen ari ginela baliatuz, gure proiektu propioa sortzea erabaki genuen Masterrean ari garen 16 ikasleok. Hala bada, Fakultateko Dekanotzaren babesarekin, proiektuari ekin genion; izan ere, Fakultatetik ere laguntza jaso dugu proiektua gauzatzeko eta hori eskertzekoa da”, azaldu dute EHUko Multimedia Komunikazio Masterreko ikasleek.
 Sarean hainbeste zabaldu diren ekimenek eskaintzen duten alderdi ludikoaz baliatu ziren mezu aldarrikatzailea zabaltzeko. Horregatik aukeratu zuten Gangnam Style abestia, “baina mezu errebindikatiboa egin nahi izan dugu edo gutxienez, ironiaz beteriko kritika”. Izan ere, Euskal prentsa gu proiektuak letra propioa dauka. Joxerra Gartzia EHUko irakaslearen laguntzarekin osatu dute letra eta Pixel ikus-entzunezko ekoizpenekoekin elkarlanean grabatu zuten. (iturria: sustatu.com eta berria.info)