Goizean goizetik Elgoibarko baserrietako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango da Kalebarren plazan, eta 11:00etatik aurrera, herriko harategietako produktuekin eginiko pintxoak eskainiko dituzte txosnan. Hilabete honetan Debabarrena areto futbol klubak kudeatuko du txosna, eta lortzen duten dirua kluba finantzatzeko erabiliko dute. Bestalde, 12:00etan kale kantariak irtengo dira Kalebarren plazatik. Aita agirre plazan, berriz, ganadu erakusketa egongo da.