Lehen zeukan berde ilun kolorea ilunegia zela-eta, berde argiago batekin margotu du Elgoibarko Udalak Sigmako frontoia, gaur egun frontoietan erabiltzen den kolore batekin, alegia. Sigmako frontoia 1950. urte ingurukoa da, Eulogio Estartako etxeak egin zituzten garaikoa, hain zuzen ere.