Minusbaliotasunak dauzkaten pertsonen irisgarritasuna eta integrazioa hobetzeko modua eman dezaketen aspekturen bat islatu behar zuten, minutu bateko bideoan, 29. ONCE Eskola Lehiaketako parte hartzaileek. Eta, horixe egin zuten Elgoibar Ikastolan Lehen Hezkuntzako 4. mailan ikasten diharduten bost ikaslek. Teknologia berriez baliatuz, ezgaitasunen bat duten pertsonek hezkuntzaz, lanaz, aisialdiaz eta teknologiaz, oztoporik gabe, gozatzeko aukera dutela erakutsi nahi izan dute lehiaketara aurkeztu zuten bideo lanean. Eta, lehiaketaren fase probintzialean lehen postua eskuratu dute. (ikusi hemen fase probintzialeko kategoria bakoitzeko talde irabazleak)
Saritzat webcam bat jaso dute ikasle elgoibartarrek, baina sari gehiago irabazteko aukera ere badute oraindik.