Orain 3 urte anbulatorioa eta kiroldegia lotzen dituen igogailuan egin zuten moduan, konplexutasun handieneko unea gainditu zuten astelehen gauerdian, Toletxegain inguruan. Izan ere, trenbidea gainditu ahal izateko hamahiru metroko pasabidea jarri zuten beharginek. Euskotrenen baimen guztiak jaso ostean, 23:30ak inguruan hasi zituzten pasabidea bere lekuan jartzeko lanak eta, garabi erraldoi bati esker, aise asko jarri zuten bederatzi tonako pisua duen pasabidea.
Gabriel Kurutzelaegi kalean dauden zerbitzu eta ekipamenduak, hala nola, Ekin, Lanbide, Gaztelekua eta Ludoteka herrigunera gerturatuko ditu pasabide berriak, horietara joateko itzuli handi samarra eman behar baita egun.
Obegisa enpresa ari da lanak egiten, {egiten diharduten lanen esleipena 430.047,16 euro gehi BEZ izan zen}. Joan den martxorako amaituta behar zuten lanek, baina “eguraldiaren eraginez” atzeratu direla azaldu dute udal arduradunek. Okerrik ezean, oinezkoentzako pasabide berria maiatzean erabiltzeko moduan izango dela jakinarazi dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Abenduan hasiko dituzte Toletxegain parean egingo duten pasabidea eraikitzeko lanak (2012-10-18)
- Hasi dira Iñigez Karkizao eta ikastola ingurua urbanizatzeko lanak (2012-07-17)
- Ikastola inguruko aparkaleku kopurua bikoizteko lanak abuztuan hasiko dira (2012-05-24)
- Bi igogailurekin batuko dituzte Gabriel Krutzelaegi eta Pedro Muguruza kaleak (2011-11-15)
- 22 metroko pasabidea gaineratu diote Bernardo Ezenarro kaleko igogailuari (2010-12-23)