Stop Etxe Kaleratzeak-Stop Desahucios taldeko kideek Elgoibarren aurrerantzean egingo dituzten ekintzak zehaztu nahi dituzte. Asmo horretan, bilera irekia antolatu dute maiatzaren 4rako. Aurrekoaz gain, hileko azken zapatuetako feria dagoen bakoitzean mahai informatiboak jarriko dituzte Merkatu Plazako sarrera ondoan. Joan zen zapatuan jarri zuten estreinakoa (goiko argazkian). Taldeko kideekin harremanetan jarri nahi duenak 627 934 675 telefono zenbakira deitu dezake.
Stop Desahucios taldekoek jakinarazi dutenez, Elgoibarren lau familia daude etxea galtzeko arriskuan, eta dagoeneko jaso dituzte hipoteka-exekuzioen jakinarazpenak. Etxe kaleratzeen aurkako taldeak zabaldutako datuen arabera, hogei familia daude etxea galtzeko arriskuan Debabarrenan.
*Argazkia: Stop Etxe Kaleratzeak-Stop Desahucios