Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarrengoz jarraian

elgoibarren.net 2013ko mai. 3a, 11:55

Orain bi aste Euskadiko txapelketa irabazi eta gero, Tecnifuelle senior emakumezkoen taldeak, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketa jokatuko du Elgoibarren, maiatzaren 10etik 12ra bitartean. Kantabriako, Kanariar Uharteetako eta Gaztela eta Leongo taldeen aurka lehiatuko dira elgoibartarrak. Eskubaloiarekin jarraituz, Sanlok Eskubaloi Eguna antolatu zuen maiatzaren 1ean (argazkiak dauzka), eta, Unai Arrietaren Naturhouse La Rioja taldeak eskubaloiko Espainiako Errege Kopako bigarren finalerdia jokatuko du gaur, Logroñon (21:15ean Teledeporte katean).



 Iazko bide bera jarraitzen ari da orain arte Tecnifuelle Elgoibar senior emakumezkoen eskubaloi taldea. Euskadiko txapeldun izan ostean, Zilarrezko Mailara igotzeko lehen kanporaketa fasean hartuko du parte orain. Eta, iaz bezala, Elgoibarren jokatuko dute igoera faseko kanporaketa. Elgoibarkoa halako beste bost kanporaketa ere jokatuko dira, aldi berean, Espainiako beste hainbat hiritan: Palencia, Lerida, Madrid, Sagunto eta Almeria. Espainiar estatuko 24 talderik onenak lehiatuko dira igoera fasean eta tartean izango da Tecnifuelle. Elgoibarko kanporaketan txapeldun ateratzen den taldeak beste bost kanporaketetako irabazleen aurka neurtuko ditu indarrak azken kanporaketan, eta, azken kanporaketako irabazleak eramango du sari potoloa: Zilarrezko Ohorezko Mailara igoera. Emakumezkoen eskubaloiko dibisiorik gorenetik urrats batera dago Zilarrezko Ohorezko Maila.
 Igoerarekin amesten jarraitzeko, baina, iaz baino zorte hobea beharko dute elgoibartarrek, laugarren postuan geratu ziren-eta Kataluniako Granollers taldeak irabazi zuen kanporaketan.
 Aurten ere puntako hiru talderen aurka jokatu beharko dute Olaizaga kiroldegian: EC Dosa Bm. (Kantabria),  Bm. Balsequillo (Kanariar Uharteak) eta Bm. Valladolid (Gaztela eta Leon). {informazio osoagoa: sanlo.net}

Unai Arrieta Errege Kopan

Unai Arrieta.

Asobal Ligan diharduen Unai Arrieta eskubaloi jokalari elgoibartarraren Naturhouse La Rioja taldeak, eskubaloiko Espainiako Errege Kopako finalera sailkatzeko aukera ezin hobea du gaur. Batetik, etxean jokatzen dute aurtengo Errege Kopa, Logroñon; eta, bestetik, zoria alde izan dute zozketan, Puerto Sagunto taldearen aurka jokatzea egokitu zaio-eta Lauko Finaleko bigarren finalerdia. Lehen finalerdian Asobal Ligako bi oilarrek jokatuko dute elkarren aurka, Barcelonak eta Atletico Madril taldeek, alegia (Teledeporte kateak zuzenean eskainiko du, 18:45ean). Hortaz, bere historian jokatzen duten Kopako lehen finalerdia den arren, finalera sailkatzeko faborito argiak dira errioxarrak eta taldeko arduradunek ere "egun historikoa" dela gaurkoa adierazi dute.
 Izan ere, denboraldi aparta egiten dihardu Naturhousek eta Txapeldunen Ligarako sailkapena eskura dute, hirugarren postuan sailkatuta daude-eta une honetan Asobal Ligan. Gaur aurkari izango duten Fertiberia Puerto Sagunto taldea, aldiz, sailkapeneko 11. postuan dago. Kirolean, baina, estatistikak eta zenbakiak ez dira beti bat etortzen kantxan gertatzen denarekin.

Eskubaloiak Kalegoen plaza hartu zuen Eskubaloi Egunean
 Ehun bat neska-mutilek hartu zuten parte, joan den maiatzaren 1ean, Sanlok antolatutako eskubaloi Egunean. Egun osoan zehar eskubaloiarekin zerikusia duten ekitaldiak egin zituzten Kalegoen plazan.

1706637605958 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637606085 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637606210 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637606323 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637606469 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637606574 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637606676 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637606800 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637606912 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre

1706637607043 Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarre