EHBildu Elgoibar koalizioak aurkeztutako proposamenak hiru puntu garrantzitsu ditu:
- Hondakinen gaikako bilketa sistemari helburu zehatzak ezartzea, beharrezkoak diren bitartekoak jarriz, emaitzen jarraipen zuzena eginez eta hala badagokio neurri zuzentzaileak aplikatuz.
- Altzolan horrelako esperientzia pilotu bat bultzatzea bertan sortzen den hondakin organiko guztia konpostaren bitartez kudeatzeko, beti ere, noski, altzolatarrekin adostuta.
- Guzti hau adosteko, praktikan jartzeko eta jarraipena emateko Hondakinen mahaia eratzea.
- EH Bildu Elgoibarren webgunean ikus dezakezue hondakinen kudeaketaren inguruan egin duen proposamena, osorik.