Elgoibartik Zuberoara, maskaradak ikustera

elgoibarren.net 2013ko mai. 3a, 14:22

32 lagun inguru joan ziren Elgoibartik Lakarrira (Zuberoa), Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Elgoibarko Izarrak elkarlanean antolatutako Maskaradak iksteko irteeran. Goizeko 09:00etan irten ziren Elgoibartik, eta eguna Lakarrin pasa ondoren, gaueko 23:00ak aldean bueltatu ziren etxera. (argazkiak eta bideoa dauzka)



 Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazien ere, antolatzaileek esan digutenez, “euriak ez zituen  zuberotarrak beldurtu, eta maskaradak ikusteko aukera izan genuen. Batzuek ezagutzen genuen maskaraden mundua, baina beste batzuentzat berria izan zen. Denok bueltatu ginen gustura”. Eguna zuberotarren dantzekin, barrabaskeriekin eta kantuekin bete ondoren, etxerako bidea kantuan egin zuten elgoibartarrek.

Antolatzaileek eskainitako erretratuak eta bideoa dauzkagu, Lakarrin bizitakoaren erakusgarri.
•BIDEOA: (dantzan.com
•ARGAZKIAK:

1706637604093 Elgoibartik Zuberoara, maskaradak ikustera

1706637604247 Elgoibartik Zuberoara, maskaradak ikustera

1706637604403 Elgoibartik Zuberoara, maskaradak ikustera

1706637604544 Elgoibartik Zuberoara, maskaradak ikustera

1706637604687 Elgoibartik Zuberoara, maskaradak ikustera

1706637604828 Elgoibartik Zuberoara, maskaradak ikustera

1706637604991 Elgoibartik Zuberoara, maskaradak ikustera