“Gure aurretik Elgoibarren aritu ziren antzerkilariei omenaldi xume eta hunkibera eskaini nahi diegu”, azaldu zuten Edurne Lasa eta Joxemari Larrañaga Taupadako kideek Arte eszenikoen agerraldia aurkeztu zutenean. Taupadaen besarkada izena jarri diote omenaldiari. 36ko gerra ondorenean elgoibarren antzerkigintzan jardun zuten lagunak omenduko dituzte. Grupo artìstico elgoibarrès Compañìa Petachos izena zeukan taldeak, eta bizirik dauden taldekide guztiei emango diete Taupadaren besarkada. Dena dela, taldeko kide guztien izenak ekarri dituzte gogora:
- Miren Vallejo, Maite Vallejo, Itziar ajuria, Conchita Armendia, Patxi Lizarralde, Angel Iriondo, Jesus Mari etxeberria, Maria Angeles Kortabitarte, Ion Arrieta, Julita Gorrotxategi, Alicia Marcos, Mari Sol Gurrutxaga, Dolores Iriondo, Mari Ezenarro, Luzia Zabala, Mari Karmen Araolaza, Juanjose araolaza, Jasone Vallejo, Pako Juaristi (†), Jose Juaristi (†), Tomas Garcia (†), Carmenchu Iriondo (†), Jose Zubiaurre (†), Dimas Gil (†), Miguel Sanchez (†), Benito saez (†), Mari Tere Elkoro-Iribe (†), Angel Riaño (†), Antonio Santolaya (†), Luis Santolaya (†), Jesus Bilbao (†), Elena Opakua (†), Manolo Rementeria (†), Agustin Arriola (†), Ines Ecenarro (†), Ricardo Araolaza (†), Don Ramon Ormaetxea (†), Jose Antonio Estibaritz (†) eta Claudia Lecea (†).
- Informazio osoagoa: BARREN astekarian argitaratutako erreportajean (863. zenbakian/PDF)