Aitzitik, “euskaraz berba egiteko eta euskarari espazio berriak emateko gogoz” dagoen edonor animatu eta gonbidatu nahi dute ekimen honen sustatzaileek.
•Elgoibarren 28 lagun
Euskal Herriko txoko desberdinetan Mintzalagun programan parte hartzen duten lagunak egun batez leku bakarrean batzea da Mintza Egunaren helburu nagusia. Izan ere, astero-astero 5.500 lagunek parte hartzen dute mintzalagun egitasmoan. Elgoibarren 28 lagun batzen dira astero-astero euskaraz berriketan egin eta euskarari mingain eta espazio berriak emateko.
Elgoibarko Izarrak, 50. urteurrena ospatzeko, Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi ditu Elgoibarren, ekainaren 1ean. Asmo horretan, egun osoko programazioa prestatu du. Iaz, Santurtzin egin zuten 2012ko Mintza Eguna (ikusi iazko argazkiak). Duela bi urte Elizondon ospatu zen Mintza Egunean, berriz, Josean Garrido elgoibartarra omendu zuten.
•Ekainaren 1ean, Elgoibarren. Egitaraua:
- 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Parkean
- 12:00 Ibilaldi gidatua
- 13:30 Mintza Kalejira
- 14:30 Bazkaria Maalako Parkean*
- 16.30 Sari banaketa
- 17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin.
- ... eta sorpresa gehiago!
*Bazkaltzera etorri nahi duenak bazkarirako tiketa aurrez erosi beharko du. Maiatzaren 24a bitartean egongo da tiketak erosteko aukera, Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalean. 20 euro balio ditu bazkariak (Entsalada, paella, oilasko errea, sorbetea, kafea, kopa, ardoa, ura eta ogia). Zeliako eta barazkijaleek aldez aurretik eskatu behar dute menu berezia.
- Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.com