Aurtengoa Elgoibarko Udalak finantzatutako proiektu honen zortzigarren edizioa izan da, eta bertan parte hartzen duten ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik. Saioen gidari izan da Iñaki Gurrutxaga bertsolaria.
•Ikasleek eskainitako Bertso Jaialdia, maiatzaren 6an eta 7an
Proiektuak ikasturte osoko iraupena izan du, eta bertan jardun duten ikasleek bertso-jaialdi bat egingo dute, herritarren aurrean, urtean zehar egin duten lanaren erakusgarri bat eskaintzeko.
Kurtso bukaerako jaialdiak gaur eta bihar izango dira, 18:30ean Herriko Antzokian. Gaurko jaialdian Herri Eskolako 4. eta Institutuko DBH1eko ikasleek jardungo dute bertsotan, eta asteazkeneko saioan Ikastolako 5-6. mailetako eta Herri Eskolako 5. mailako ikasleek jardungo dute bertsotan.
Saioetan Elgoibarko Bertso Eskolako ikasle-irakasleak ere izango ditugu bat-batean kantari.
Bertso-jaialdirako sarrera doan da, beraz, Udaleko Euskara Sailak gonbite berezia egin nahi die proiektu honetan parte hartu duten ikasleen gurasoei euren seme-alabek ikasturtean landutakoaren emaitza ikustera joan daitezen.
*Argazkia: elgoibar.org