Aurten Roberto Vidal Bolaño aktore eta idazle galiziarraren omenez antolatu dituzte Semana das letras galegas jaiak. Urtero bezala, musika eta dantzaz gain, Galiziako jaki tipikoak dastatzeko aukera izan dute Aita Agirre plazara hurbildu diren lagun guztiek.
Real Academia Galega erakundeak 1963an antolatu zuen estreinakoz Dia das Letras Galegas edo Galizierazko Letren Eguna izeneko ekitaldia. Ospakizun horren bitartez, galizierazko sortzaileak eta hizkuntza haren erabiltzaileak saritu nahi dituzte. Maiatzaren 17an ospatzen dute urtero, Rosalia de Castrok 1863ko maiatzaren 17an argitaratu zuen-eta Cantares Gallegos izeneko liburua. Galizierazko idazle hoberentzat hartua, Rexurdimento edo Pizkundearen bultzatzaile nagusietakoa izan zen Rosalia de Castro (1837-1885).
•ARGAZKIAK: