•BIDEOA: Mendaroko bertso saioko zenbait une jaso ditugu honako bideoan, Josu Urainek eta Aitzol Urainek kantuan egin zituzten pasarteak, batez ere.
Behar den bezala jan eta edanda, giro edarra izan zen bertsolari eta bertsozaleen artean. Hasierako agurra abestu ondoren, Aitzol Urain eta Eñaut Uruburu hasi ziren saio puntuagarriarekin. Maialen Olazabal gai jartzaileak, murrizketak egin behar zituen lantegi bateko lankideen lekuan jarri zituen bertsolariak, eta murrizketa hauek onartu ala ez erabakitzeko eskatu zien. Eñaut hasi zen lanean, eta fin aritu ziren bi bertsolariak langileen ikuspuntua hartuta.
Arrate Illaro eta Ander Zulaikak jarraitu eta bukatu zuten 8ko handian egin beharreko lana. Oraingoan, gaztetxea lokal bihurtzen ari zela ikusten zuten bi gazteren larruan jarri zituen gai jartzaileak, eta bertsolariek gazte askoren konpromiso faltaren inguruan abesten jardun zuten. Zenbait gorabehera izan zuen Anderrek doinuarekin, baina hala ere bertso sortarekin aurrera egitea lortu zuen arazorik gabe.
Andoni Zubiaurre “Gorixo”k eta Aitor Bizkarrak 8ko txikiari eman zioten hasiera. Barre algarak nagusi izan ziren ariketa honetan, gai jartzaileak jarritako gaiek lagunduta. Izan ere, ustekabean, espero zuten umea azal beltzekoa zela jakin zuten bikotea bihurtu baitziren bi bertsolariak. Andoni oso ongi moldatu zen lan honetan, eta Aitor ere ez zen gutxiago izan. Barre algarekin jarraitzeko, Josu Urain eta Peio Arondo parranda egin ondoren, biharamunean, elkartu ziren bi gazteren lekuan jarri ziren, eta aurreko egunean egindakoez abestu behar izan zuten.
Kopletan ere, umorea nagusi izan zen. Josu eta Andoniri, emaztegai bila Kubara joandako mutilzahar kuadrila bateko partaide izatea tokatu zitzaien. Beraien lagunetako bat, emaztegai bila joanda, bi metroko mutil kubatar batekin itzulita, horren inguruan abesteko eskatu zitzaien. Kubanoa kubana bihurtu zuten bertsolariek, baina, gaizki ulertuak gaizki ulertu, kopla dotoreak osatu zituzten biek. Pello eta Eñaut ere ongi aritu ziren ariketa bukatzeko, eta gaztetxera urreratu ziren bertsozaleen txaloak lortu zituzten.
Koplen ondoren, bakarkakoaren garaia izan zen. Maila onean aritu ziren ariketa honetan ere bertsolariak, jarritako gaiei ongi erantzunda, eta Arrate izan zen ariketa honetan gehien nabarmendu zena. Etxea galdu behar zuen emakumea izan behar zuen, eta oso ongi bete zuen eskatu zitzaion lana, txalo zaparrada jatorra eraginez.
Honekin bukatu zen kanporaketa, eta buruz burukora igaro ziren. Publikoaren botoekin Andoni eta Ander igaro ziren, eta Arrate eta Pello, epaileen puntuazioarekin. Buruz burukoa hamarreko txikiarekin hasi zuten Andoni eta Pellok. Azken aldian Gipuzkoan ahoz aho dabilen gai baten inguruan jardun zuten, atez atekoa, eta zabor bilketa sistema honen inguruan alde eta kontra egiteko eskatu zien Maialen gai jartzaileak. Lehenago Anderri gertatu bezala, doinuarekin nahasmena sortu zitzaion Peiori, baina hala ere, Andoni eta berak beraien iritzia defendatu zuten arazorik gabe.
Bukatzeko, hitz bat gai hartuta abesteko eskatu zitzaien Arrate eta Anderri. “Etorkizuna” hitza suertatu zitzaion lehenari, eta bi bertso borobil osatu zituen, maila altukoak. Anderri, berriz, “oihartzuna” hitzari bota zizkion bi bertsoetako batean egin zuen potoak jaitsi zion puntuazioa, nahiz eta bertsoak orokorrean onak izan.
Beraz, buruz buruko bi ariketak egin ondoren Arrate eta Peiok jantzi zituzten irabazleen kamisetak, txapelik ezean, eta sari banaketa eta amaierako agurrarekin eta bertsozaleen txaloekin bukatu zen saioa. (*iturria: Plazatik Gaztetxera Bertso Txapelketa)
•PUNTUAZIOAK

- Arrate Illaro – Peio Arondo 263,5 (181 buruz buruko puntuaziorik gabe)
- Aitor Bizkarra – Eñaut Uruburu 175
- Ander Zulaika – Andoni Zubiaurre 172,5
- Aitzol Urain – Josu Urain 162,5
∞Lotura duten albisteak:
- Abian da XII. Plazatik Gaztetxera bertso txapelketa (2013-04-24)
- Galletebeitia eta Ibarzabal txapeldun Plazatik Gaztetxera txapelketan (2012-07-04)