ONCEk 20.000 euro banatu zituen Elgoibarren zapatuan

elgoibarren.net 2013ko mai. 8a, 13:56

 
Elgoibarren egokitu zen ONCEren zapatuko sari nagusia. Eibarko bulegotik jakinarazi dutenez, Kalegoen plazan egon ohi den Rebeca Cerezuela kupoi saltzaileak saldu zuen kupoia saritua (33.743 zenbakia).



  TPV bidez ateratako kupoi elektronikoa izan da saritutakoa, eta sarituak 20.000 euro irabazi ditu. Honakoa ez da zoriak Elgoibarren egin duen lehen geldialdia izan.