Hona hemen, beraz, ekitaldiaren irudiak (bata bestearen atzetik agertuko
dira bideo-motz guztiak, eta zehazki bat ikusi nahi izanez gero egin klik hemen eta aukeratu nahi duzun bideoa).
Makina bat kultur sortzaile pasa zen martxoaren 15ean Herriko Antzokiko oholtza gainetik. Elgoibarko Izarraren sortzaileak eta presidenteak omentzeko prestatu zuten ekitaldia, “elkartearen bueltan 50 urte hauetan lanean jardundako guztiak banan bana omentzea zailegia zelako”. Alabaina, hildako sortzaile eta presidenteek eta Elgoibarko Izarrako emakumeek ere izan zuten aipamen berezia. Ekitaldia amaitzear zela, gainera, elkarteko bigarren etapan hasiera-hasieratik eta gaur arte lanean jardun duen Imanol Larrañagak, 'Txinok', ere jaso zuen errekonozimendua.