50 lokotx batu behar zituzten guztira, eta fin aritu ziren gure ordezkariak. Azkeneko unera arte Gotzon aurretik joan zen momentu oro, baina bost-sei lokotx saskiratzearen faltan, huts egin zuen eta aurrea hartu zion Eneko Garmendia baliarraindarrak. Azkenean, Eneko bera gailendu zen. 6 minutu eta 51 segundo behar izan zituen lan osoa betetzeko. Gotzon bigarren sailkatu zen, irabazlearengandik segundu bakarrera (6:51), eta hirugarren egin zuen Jon Larrañagak (6:55)
- Argazki gehiago: herrikirolakgipuzkoa.eu
∞Lotura duten albisteak:
- Jon Larrañaga Euskal Herriko txapeldun lokotx biltzen (2011-10-04)
- Santi Maiztegik 3. postua lortu du Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketan (2006-07-03)