Morkaiko Mendizale Elkarteak 70 urte egin ditu aurten. Hori dela-eta Morkaikoren Eguna ospatzearekin batera, elkartaeren sortzaile eta sustatzaileetako bat omendu zuten arduradunek: Pako Iriondo. Morkaikoren kolaboratzaile “fin eta nekaezina” izan dela nabarmendu zuten Morkaikoko kideek Kalegoen plazan eskaini zioten omenaldian. “Morkaikoren izena harro zabaldu du mendiko estamenturik altuenetan eta laguntza eskatzen diogun bakoitzean beti dago eskaintzeko prest”, adierazi zuen Morkaikoko egungo presidentea den Andoitz Agirregomezkortak. Era berean, Finalista Egunaren sortzaile eta sustatzaile nagusienetakoa izan dela Iriondo gogora ekarri zuen Morkaikoko presidenteak. “Beteta izaten zuen agendan, beti egin izan du tarte bat Finalista Egunerako, izan ere, egun horretan mendizale elgoibartarrak saritzen dira. Horregatik eta askoz gehiagogatik eskerrak eman nahi dizkiogu mendizale elgoibartarren aurrean”, adierazi zuen. Piolet bat eman zioten oroigarri moduan. Goiko bideoaren amaieran ikus ditzakezue omenaldiko zenbait une, eta Morkaikoren webgunean daukazue omenaldi ekitaldiaren bideoa osorik.
Pako Iriondori eginiko omenaldiaz gainera, eskuak bete lan izan zituzten Morkaiko mendi taldeko kideek Morkaikoren Eguna behar bezala irten zedin. Lan asko egin behar izan badute ere, biharamunean pozik zeuden aurtengo mendizaletasunaren festa “inoizko jendetsuena” izan dela-eta.
•ARGAZKIAK: