Gazteen ekimenetarako dirulaguntzak emateko oinarriak argitaratu ditu Gazteria Sailak

elgoibarren.net 2013ko mai. 15a, 09:52

Haurrei, nerabeei eta gazteei garatzeko aukera, eta aldi berean, haurtzaroaz, nerabezaroaz eta gaztaroaz gozatzeko "aukera etengabea eta egonkorra" eskaintzea da Elgoibarko Gazteria Sailak gazteen ekimenak sustatzeko egin duen diru-laguntza deialdiaren helburua. Dagoeneko argitaratu dituzte diru-laguntzak emateko oinarriak eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.



 Gazteen ekimenak sustatzeko diru-laguntza eskaerak honako helbidean aurkeztu behar dira: Herritarrentzako Arreta Bulegoan dagoen Udalaren Erregistro Nagusian (Santa Ana kalea, 2), astelehenetik barixakura, 09:00etatik 13:00etara, maiatzaren 31ra artean.

 Gazteentzako ekimenak garatzeko ematen diren diru-laguntzen bidez, Gazteria Sailak nerabeen eta gazteen ekimenak bultzatu nahi ditu, ìhaien interesekoak eta gogokoak diren arloetanî. Horretaz gain, ìemantzipazio prozesu progresibo honetarakoî lagungarriak izango diren antolakuntza, gestio, negoziazio gaitasunak eta bestelako gaitasunak ere bultzatu nahi ditu. Diru-laguntza hauen xede diren esparruak anitzak izan daitezke: Osasuna, kultura eta aisialdia, prestakuntza, lana, etxebizitza, euskara, ingurumena, gizarte-partaidetza, lankidetza, berdintasuna eta kultur aniztasuna