“Zer ote euskal feminismoa?” hitzaldia eskainiko du Iratxe Retolazak

elgoibarren.net 2013ko mai. 15a, 14:39

 
Zer ote euskal feminismoa? Galdera horri erantzuteaz gain, horixe bera baita hitzaldiaren izenburua, euskalgintzaz eta feminismoaz berba egingo du Iratxe Retolazak (ondoko argazkian) eguenean, maiatzaren 16an eskainiko duen hitzaldian.

 
 

 Elgoibarko Emakumeen Asanbladak antolatutako hitzaldian, Euskalgintza eta feminismoa izango ditu hizpide Iratxe Retolazak, “feminismoak zehar-lerro behar du izan, euskalgintzak bezal". Hortaz, gai horiek edo bietako batean interesa duten guztiak gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek. Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan izango da hitzaldia, 19:00etan hasita.

 Iratxe Retolaza (Donostia, 1977) Euskal filologian lizentziatua da. EHUn eta USCn Doktorego ikasketak egiten dihardu Literaturaren alorrean. Gaur egun EHUko Euskal Filologia Sailean lanean dihardu literatura-eskolak emanez. Honako egunkari eta aldizkarietako kolaboratzaile izan da, batik bat euskal literatura garaikidearen inguruko iruzkinak eginez: Berria, Idatz & mintz, Grial, A trabe de ouro, Hegats, Jakin… (iturria: idazleak.org)