Nerea Oteizak irabazi du Danborradarako kartel lehiaketa

elgoibarren.net 2013ko mai. 16a, 14:01

 
Nerea Oteiza Zubiaurre eibartarrak (ondoko argazkian, erdian) irabazi du Trinitate jaietako danborradarako kartel lehiaketa. Irabazleak 300 euro jaso ditu.

 
 


Amaia Txurruka, Nerea Oteiza eta Juan Carlos Arrieta.

Iazko etenaren ostean, ez baitzuten kartel lehiaketarik antolatu, Trinitate jaietako nagusien danborrada iragartzeko zazpigarren kartel lehiaketa antolatu du aurten Atabal elkarteak. Eta, Nerea Oteizak aurkeztutako lanari eman dio epaimahaiak sari nagusi eta bakarra: 300 euro. Amaia Txurruka Kultura zinegotziaren eta Atabal elkarteko Juan Carlos Arrietaren eskutik jaso zuen, atzo, saria Nerea Oteizak.
 Trinitate jaietako Nagusien danborrada maiatzaren 25ean egingo dute, 23:30ean hasita.


Danborradarako kartel lehiaketako irabazleak, urtez urte: