Espainiako lan erreforma ez ezartzea eta soldatak handitzea eskatzen dute astelehenetik greba mugagabean dauden Gipuzkoako hainbat zahar etxetako langileek, baina ezetza eman die Adegi patronalak, eta ondorioz, enpresaz enpresa ari dira sindikatuak akordiorako oinarriak lotzen. Izan ere, uztailaren 7rako akordiorik lortzen ez badute, Espainiako hitzarmena jarriko dute indarrean Gipuzkoan (lanordu gehiago eta soldata txikiagoa izango lukete langileek).
San Lazaro egoitza kudeatzen duen enpresako ordezkariak, bestalde, asteazkenean batu ziren Gipuzkoako Foru aldundiko ordezkariekin. Batzar horretan enpresak aldeko jarrera agertu zuela jakinarazi dio BARRENi ELAk, baina Elgoibarko Udalak zer erabaki zain daude orain.
∞Lotura duten albisteak: