Euskal Herriko narrastiak ezagutzeko irteera

Morkaiko 2013ko mai. 16a, 20:25

Irteera ezberdin eta erakargarri batekin gatozkizu. Euskal Herriko narrastiak ezagutzeko aukera izango dugu datorren Ekainaren 8an.

 
 Ander Izagirrek gidatuta Badaiara (Araba) joango gara, narrastiak ikusteko oso leku egokia baita. Bertan, ibilbide motz bat eginez animalia hauek ikusiko ditugu eta Anderren azalpenak jasotzeko aukera izango dugu. Beraz adin guztietako jendearentzat aproposa da, bai haur eta bai nagusi.
  • 1706637571978 Euskal Herriko narrastiak ezagutzeko irteera

    Zailtasuna
    : oso erraza.
  • Noiz: Ekainak 8, larunbata. Goizeko 9retan Txarridunatik.
  • Itzulera: 17:00ak aldean Elgoibarren. Bazkaltzeko zerbait eraman beraz!
  • Nola: Printzipioz autoz joango gara.
  • Prezioa: Gasolina gastuak kubritzeko, bertan egunean ordainduta.
  • Izen ematea aurretik eman Morkaikon. E-mailez edo lokalera etorrita astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.

Beraz animatu irteera berezi hontara!!!