Eguneko zentroa kudeatzen duen enpresarekin akordiorako oinarriak lotu zituela jakinarazi zuen ELAk, joan den eguenean. Auzi horren inguruan, Eguneko Zentroa kudeatzen duen enpresak "zenbakiak kuadratu" dituela esan ostean lortu dutela akordioa jakinarazi du Alfredo Etxeberriak.
•Bazterrak gehiago ez nahasteko eskaera
San Lazaro egoitza kudeatzen duen enpresako ordezkariak, bestalde, asteazkenean batu ziren Gipuzkoako Foru aldundiko ordezkariekin. Batzar horretan enpresak aldeko jarrera agertu zuela jakinarazi zion BARRENi ELAk, baina Elgoibarko Udalak zer erabaki zain zeudela esan zuten. Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak, baina, zahar etxeen auzian Udalek ez dutela erantzukizunik adierazi du. Gatazkan zeresana duten hiru aldeei "bazterrak gehiago ez nahasteko" eskatu die gainera alkateak. Elgoibarko Udala "arbitro-lanak" egiten ari dela esan du, grebari irtenbidea ematearren. "Hortaz, argi eta garbi gera dadila nahi dut, Udalak ez du ezer erabakitzeko auzi honetan. Aitzitik, beste batzuek erabakiak har ditzaten lanean ari gara. Egoitzako erabiltzaileek eta haien familiek argi izan dezatela nahi dut".

•Udala, bitartekari sindikatu eta patronalaren artean
Alkateak esandakoaren arabera, Udaleko ordezkariak joan den martitzenean batu ziren ELA sindikatuko ordezkariekin, eta horiek Patronalaren aurrean bitarteko izateko eskatu zioten Elgoibarko Udalari. Eskaera onartu zuen Udalak. Alabaina, sindikatuko ordezkariek erakutsi duten malgutasun urria kritikatu du Etxeberriak: "Ezer gutxi lortu daiteke edozein negoziaketan, 'dena ala ezer ez' bada abiapuntua, eta horixe da sindikatuen jarrera", salatu du. Ahalaegin bat egiteko eskatu die Etxeberriak. Uztailaren 7rako akordiorik lortzen ez badute, Espainiako hitzarmena jarriko dute indarrean Gipuzkoan {lanordu gehiago eta soldata txikiagoa izango lukete langileek}. San Lazaro egoitzako behargin guztiak Gipuzkoako Adinekoen Egoitzetako Lan Hitzarmenaren babesean ari direla lanean azaldu du Etxeberriak, eta ez dago funtzionario bakar bat ere ez. Gatazkako aldeak ados jartzeko gai ez badira, arbitraje profesional bat kontratatzeko eskaera egin zien Etxeberriak ELA sindikatuko ordezkariei. Bere ustez, "Hobe da hori, greba mugagabe bat baino". Halere, ez zutela eskaera onartu gaineratu du. Zahar etxeko langileek helarazi dioten ideia ere ez dela negoziaketa baterako onargarria esan du Etxeberriak. Bere berbetan, dirua nondik datorren berdin zaiela jakinarazi diote langileek.
Era berean, Udalari ez dagokiola auzi honetan dirurik ipintzea ohartarazi du Etxeberriak. "San Lazaro egoitza kudeatzen duen enpresak {Samsic} jarri beharko du dirua, bere etekinetatik. Sindikatuko ordezkariek ere halaxe dela onartu digute".

•"Diputazioaren eskumeneko zerbitzua da San Lazaro"
Elgoibarko Udalak San Lazaro egoitzan duen zeregina argitu du Etxeberriak. "Diputazioaren eskumeneko zerbitzua da San Lazaro zahar etxea. Udalak funtzio bakarra dauka: Diputazioaren aginduetara egotea". San Lazarok funtzionatzeko behar duen diru guztia Gipuzkoako Foru Aldundiak jartzen du. "Diputazioak Udalari ematen dio diru hori eta Udalak, Diputazioaren irizpideak betez, banatu egiten du. Diruaren %70 pertsonal gastuetara bideratzen da, eta beste hainbat gastuetarako gainerakoa: medikamentuak, garbitegiko gastuak, mantendua, e.a.". Udalak ez duela euro bakar bat ere berarentzat hartzen esan du alkateak, eta, hortaz, "dirurik jartzea ere ez dagokio", defendatu du.
•Zorrik gabeko zahar etxe bakarra
San Lazaro egoitzaren kudeaketa ona nabarmen laga nahi izan du Etxeberriak. "Ziur nago zorrik gabeko Udal zahar etxe bakarra dela Gipuzkoan", esan du. Hortaz, Udaleko lehen agintariaren iritziz, "baldintza ezin hobean" dago Diputazioaren titulartasunera igarotzeko. "Diputazioak agindu du 2014an bere titulartasunera igaroko direla udal zahar etxe guztietako zerbitzuak, eta baldintza bakarra jarri du: zorrik ez izatea.Titulartasun transferentzia hori egin ahal izateko prest egotea izan da gure lana eta ardura, eta guretzako irtenbide egokiena den egoera horretara iristeko hilabeteak eta urteak eman ditugu lanean", amaitu du.