San Lazaro egoitzako langileek egun osoko protesta hasi dute

elgoibarren.net 2013ko mai. 20a, 15:46

 
Greban dauden San Lazaro zahar etxeko langileak Maalako parkera irten dira protesta egitera. “Hitzarmen duin bat” eskatzeko hasi zuten greba orain dela bi aste, eta hitzarmena sinatu arte bertan jarraituko dutela adierazi dute.
 



 Amagoia Lasagabaster, ELAko ordezkariaren berbetan, Gipuzkoako zahar etxe askotan sinatu dute lan hitun berria langileek eta enpresek. “Elgoibarkoan, zoritxarrez, Samsic enpresak ez du hitzarmen honetan sartu nahi, Eguneko Zentroa kudeatzen duen Bizitzen enpresak egin zuen moduan. Beraz, gatazka gizarteratzeko beste pauso bat eman dugu, eta egun osoko protesta hasi dugu Maalako parkean. Emakume hauek zertan dabiltzan eta zer eskatzen duten erakutsi nahi diogu herriari. Horregatik hasi dugu kanpaldia, hitzarmenaren aldeko aldarrikapena egiteko eta borrokan jarraitzen dugula erakusteko”, azaldu du Lasagabasterrek.
  Momentuz, 10:00etatik 20:00ak arte egongo dira egunero Maalako parkean dagoen eszenatokian, baina ez dute baztertzen gaua ere bertan pasatzea.
 
•Argazkiak:

1706637570471 San Lazaro egoitzako langileek egun osoko protesta hasi dute

1706637570589 San Lazaro egoitzako langileek egun osoko protesta hasi dute

1706637570708 San Lazaro egoitzako langileek egun osoko protesta hasi dute

1706637570791 San Lazaro egoitzako langileek egun osoko protesta hasi dute