Olatz Oñederra elgoibartarrak irabazi du “San Juanak 2013 Eibarren” kartel lehiaketa

elgoibarren.net 2013ko mai. 21a, 10:07

 
Eibartar batek {Nerea Oteizak} irabazi du aurten Elgoibarko Trinitate jaietako danborradarako kartel lehiaketa, eta, aldiz, elgoibartar batek irabazi du San Juanak 2013 Eibarren kartel lehiaketa. Izan ere, Olatz Oñederrak aurkeztutako lanak (ondoko argazkian) iragarriko ditu aurtengo San Juan jaiak Eibarren. 

 


 Leire Kareaga, Asier López de Viñaspre eta Marina Barrenak osatutako epai-mahaiak Eibarko San Juan jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu zuten joan den barixakuan (maiatzak 17): Olatz Oñederra Etxeberria elgoibartarraren Danborraren kolorea izenburukoak eraman du lehiaketako sari nagusia eta kartel hori izango da 2013ko sanjuanetarako irudia. Diseinatzaile grafiko elgoibartarrak 600 euro jaso ditu.Guztira 27 lan aurkeztu ziren Eibarko Euskara eta Kultura Sailak antolatutako lehiaketara.
 Honakoa ez da Olatz Oñederrak irabazten duen aurreneko kartel lehiaketa. Esaterako, Nazioarteko Juan Muguerza krosa iragartzeko kartel lehiaketa ere berak irabazi zuen, 2010ean.
 
Lotura duten albisteak: