Bergarako Udalak 1986. urteaz geroztik antolatzen du Koldo Eleizalde lehiaketa. Bergaran jaio edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte lehiaketan, bakarka zein taldeka. Elgoibarko Taupada antzerki taldeko bi kide bergararrek, Arte Eszenikoen Agerraldiaren barruan, joan den maiatzaren 3an, Herriko Antzokian eskaini zuten sketxa {Hegoak astintzen izenekoa} aurkeztu zuten lehiaketara, eta lehen saria eman dio epaimahaiak antzerkien kategorian. Izan ere, aurten, bost generotako lanak aurkez zitezkeen: ipuin idatzia, bertsoa, komikia, antzerkia edo ipuin-kontaketa eta txistea edo umorezko pasadizoa.