Bertso-saioa 22:00etan hasiko bada ere, afaria Gaztetxean beran egiteko aukera izango dela jakinarazi du Elgoibarko Gazte Asanbladak. 20:30ean jarri dute afaritarako ordua. Bazkaritarako txartelak Iturri eta Iratxo tabernetan eskuratu daitezke, 6 eurotan.
Elgoibarko kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak:
Elgoibarko kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak:
- Imanol Uria-Inazio Vidal
- Aimar Goenaga-Jon Mikel Mugika
- Paula Amilburu-Maddi Ane Txoperena
- Jon Gurrutxaga-Josu Oiartzabal “Xenpelar”
Bigarren faseko bigarren kanporaketa Mutrikun jokatuko da maiatzaren 31n. Elgoibarko eta Mutrikuko saioetako irabazleek eta puntuaziorik altuena lortzen duten bi bikoteak sailkatuko dira finalerako. Markina Xemeingo gaztetxean jokatuko da finala ekainaren 8an.
∞Lotura duten albisteak: