Infantil mailako Gipuzkoako Eskubaloi Txapelketaren finala jokatu zen maiatzaren 18an Zumarragan. Elgoibartarrek eta usurbildarrek neurtu zituzten indarrak finalean, baina norgehiagokak ez zuen kolorerik izan eta Murgil taldeak bikoiztu egin zuen markagailuan Usurbilgo taldea. 11-24 izan zen azken emaitza. Sanloko arduradunek azaldutakoaren arabera, “konfiantza ikaragarriarekin” irten ziren elgoibartarrak kantxara eta “talde handiek” jokatzen duten moduan jokatu zuten hasieratik amaierara.
•Euskadiko txapelketa, Durangon
Gipuzkoako txapelketa irabazi eta gero, Euskadikoa jokatzeko sailkapena eskuratu du Murgilek. Datorren asteburuan jokatuko da Euskadiko Txapelketa Durangoko Landaben kiroldegian. Zapatu goizean, 12:00etan, Arabako txapeldunaren aurka jokatuko dute elgoibartarrek eta domekan, berriz, Bizkaiko txapeldunen aurka, 17:30ean.

•BIDEOA: (Gipuzkoako Txapelketako finaleko bigarren zatia)
∞Lotura duten albisteak:
- Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzea lortu du Tecnifuellek (2013-05-13)
- Tecnifuellek etxean jokatuko du Zilarrezko Mailara igotzeko kanporaketa fasea, bigarrengoz jarraian (2013-05-03)
- Tecnifuelle Euskadiko txapeldun, bigarren urtez jarraian (2013-04-22)
- Tecnifuellek Euskadiko txapela defendatuko du etxean (2013-04-16)
- Laukok ezin izan du Euskadiko Txapelketako azken fasea eskuratu (2013-04-08)
- 300 jokalari eta 17 talde, urtetik urtera handituz doa Sanloren familia (2012-10-01)
- Sei kopa gehiago Sanloren garaikurren bilduman (2012-05-28)
- Granollers talde kataluniarra txapeldun (2012-04-29)
- Tecnifuelle Elgoibar Sanlo, Euskadiko txapeldun (2012-03-13)