Grebak oihartzun apala izan zuen Elgoibarren eta Mendaron

elgoibarren.net 2013ko mai. 31a, 11:49

 
ELA eta LABek deitutako grebek Gipuzkoan izan ohi dute eraginik handiena, eta atzo ere hala izan zen. Hala ere, Debabarrenean Gipuzkoako batez bestekotik beherakoa izan zen oihartzuna. Ondoko argazkian, Greba Batzordeak Elgoibarren antolatutako manifestazioa.

 
 Mendaron, esate baterako, bi tabernak eta saltoki batek ez beste guztiek zabaldu zuten, eta herriko bi industrialdeetan normaltasuna zen nagusi. Grebara deitzeko kartel banako batzuk bai, eta grebaren aldeko paskin batzuk ere bai lurrean, baina aparkalekuek ohiko itxura zuten. Kamioien sartu-irtenean igarri zen gehiago grebaren eragina, langileen arabera.

 Elgoibarren grebak eragin handiagoa izan zuen, bereziki erdigunean. Hala ere, herriko saltoki handiak, Eroski, Dia eta Netto adibidez, zabalik egon ziren. Auzoetan, berriz, eta azkeneko greba deialdi guztietan gertatu bezala, oihartzuna txikiagoa izan zen. Industrialdeetan, bestalde, kale barruan baino mugimendu handiagoa nabari zen goiz partean, eta herriko enpresa handietan lanean jardun zuten.

 Hezkuntzan jarraipen handiagoa izan zuen atzorako deitutako greba orokorrak, eta administrazioak gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen.

1706637538348 Grebak oihartzun apala izan zuen Elgoibarren eta Mendaron

1706637538441 Grebak oihartzun apala izan zuen Elgoibarren eta Mendaron

Greba batzordearen manifestazioa, Kalebarren plazatik pasa zen unean.

Mendaroko poligonoa, greba egunean.