Kalamua Guraso elkarteak lehen saria lortu du Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen lehiaketan

elgoibarren.net 2013ko mai. 31a, 13:54

 
EHIGE, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak hirugarren urtez antolatu du aurten Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen lehiaketa. 47 esperientzia edo egitasmo aurkeztu ziren lehiaketara, eta Elgoibarko Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak aurkeztutakoak irabazi du lehen saria, Urtantak. Poliki-poliki blai egiten izeneko egitasmoari esker. Domekan jasoko dute saria Mungian, Euskal Eskola Publikoaren 22. Jaiaren barruan.


 Kalamua guraso elkarteak bi egitasmo aurkeztu zituen Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen III. lehiaketara, eta horietako batek, Urtantak. Poliki-poliki blai egiten izenekoak, lehen saria (1.500 euro) jaso du (ikusi hemen sarituen zerrenda).
 EHIGEk udazkenean ezagutaraziko ditu lehiaketara aurkeztu diren 47 esperientziak.

  Sariak, berriz, domekan (ekainak 2) banatuko dituzte Murgian (Araba), izan ere, Euskal Eskola Publikoaren 22. Jaia ospatuko dute bertan Haziak indartu lemapean.