Oin alai berezia egingo dute ekainaren 6an, Porrotx eta irrien lagunekin

elgoibarren.net 2013ko mai. 31a, 16:05

Ikasturte amaierako jai berezia prestatu dute Oin Alai egitasmoko arduradunek datorren eguenerako (ekainak 6). Ikastetxera oinez joateko egitasmoak hiru urte beteko dituela-eta, Porrotx eta irrien lagunekin batera egingo dute egun horretan eskolarako bidea. Kalegoen plazatik hasiko da oin alai berezia, 8:30ean.


  Pailazoez gainera, Elgoibarko Udal Musika Bandako kideek ere hartuko dute parte ekainaren 6ko Oin Alai berezian. Irrien lagunei dagokionez, Largabista eta Tiritaxo etorriko dira Elgoibarrera. Largabista naturazale amorratua da, gizon jakintsua eta naturaren sekretuak dakizkiena. Tiritatxo pediatra da, umeen osasuna zaintzea eta hobetzea helburutzat duena.
Udaleko arduradunen esanetan, Porrotx pailazoari Oin Alai egitasmoaren berri eman ziotenean, parte hartzeko eta proiektuari babesa emateko asmoa adierazi zien honek. Oin Alai egitasmoak hainbat balore azpimarratzen dituela esan zien Porrotxek, besteak beste, jolasa, osasuna eta ingurumena.

Izena emateko

1706637536840 Oin alai berezia egingo dute ekainaren 6an, Porrotx eta irrien lagunekin

Oin alai egitasmoko sustatzaileek diotenez hamaika arrazoi daude seme-alabak Oin Alain apuntatzeko. "Umeek jarduera fisikoa egingo dute, erneago helduko dira eskolara, herriko airea garbiagoa izango da, boluntarioek 50 euroko erosketa bonoa irabazteko aukera izango dute, e.a.".