Google Maps-eko autoak ikusmina piztu du kalean harrapatu dituen herritarren artean, batez ere, sabaian jarrita daukan itxura bereziko kameragatik*. 360 graduko irudiak jasotzen ditu kamera horrek, eta, Elgoibarren jasotako irudiak Google Street View sistemara gehitzen dituztenean, ordenagailu aurrean jarri, eta Google bilatzaileko mapen sistemak duen Street View zerbitzua martxan jartzearekin nahikoa izango da gure herriko 360 graduko ikuspegi panoramikoak ikusteko.
- *15 lenteko kamera: 360 graduko argazkiak ateratzeko auto gainean darabilten kamerak 15 lente ditu. Mugimendu-sentsoreak ere baditu, kokapena zehazteko; bai eta disko gogor bat ere, datuak gordetzeko; horrez gainera, ordenagailu txiki batek darabil sistema, eta laserrek 3D datuak biltzen dituzte, Street View-ren irudien arteko distantziak zehazteko. (iturria: maps.google.com)
•Pertsonen anonimotasuna babesteko neurriak
Irudiak jasotzen diharduen langileak azaldutakoaren arabera, Elgoibarko irudiak hartzen emango du gaur egun osoa. Era berean, autoarekin joan daitekeen bide guztietatik pasatzeko asmoa duela argitu du. Alabaina, ez daki noiz gehituko dituzten Elgoibarko irudiak Street View zerbitzura. Izan ere, pertsonen anonimotasuna eta pribatutasuna babesteko, aurpegiak eta ibilgailuen matrikulak lausotzen dituzte, eta horretarako denbora asko behar ei da.
Zerbitzu honek hainbat arazo sortu dizkio Google enpresari eta hori dela eta hartu zituzten pribatasuna babesteko neurriok.

•Argazkiak: