Porrotx pailazoarekin eta Irrien lagunekin egin dute eskolarako bidea herriko ikasleek

elgoibarren.net 2013ko eka. 6a, 15:27

Oin Alai berezia, Porrotxekin eta Irrien lagunekin Nork: elgoibarren.netek  Vimeon.

Oi Alai berezia egin dute gaur Elgoibarren. Porrotx pailazoak, Irrien lagunek {Largabistak eta Tiritatxok}, trikitilariek eta Mauxitxa txarangako kideak izan dituzte lagun haurrek, ikastetxera bidean. (bideoa eta argazkiak dauzka)


 Ikastetxera oinez joateko Oin Alai egitasmoak hiru urte bete ditu dagoeneko, eta hori ospatzeko eta datorren ikasturtera begira izena emateko epea zabaldu dela jakinarazteko, Oin Alai berezia egin dute gaur (ekainak 6) Elgoibarren.
 Izan ere, Porrotx pailazo ezagunak, Irrien lagunek,  Mauxitxa txarangak eta trikitilariek bat egin dute Oin Alai egitasmoarekin, eta ikasleekin batera egin dute eskolarako bidea. Irrien lagunetatik Largabista eta Tiritatxo etorri dira, eta Porrotx pailazoarekin batera, nagusiei zein txikiei gozarazi diete. Mausaitxa txarangak eta trikitilariek jarri duten giroarekin erabatekoa izan da jaia.
•ARGAZKIAK: (guztiak Picasan)