‘Elgoibar bi erroberatan’ egitasmoa antolatu dute domekarako

elgoibarren.net 2013ko eka. 7a, 10:46

Distantzia laburrak egiteko jendeak bizikleta erabiltzea sustatu nahi du Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak, eta helburu horrekin antolatzen du urtero Elgoibar bi erroberatan egitasmoa [Aurten bederatzigarren aldia da]. Domekarako egin dute zita. Iazko ekinaldian ia 400 lagunek hartu zuten parte (ikus iazko bideoa eta argazkiak)


1706637511148 ‘Elgoibar bi erroberatan’ egitasmoa antolatu dute domekarako

Kalegoen plazatik abiatuko dira, 10:15ean, eta 13:00ak alderako iritsiko dira plazara. Parte hartzeko, nor bere bizikleta eta kaskoarekin agertu behar da plazara. Aurreko aldietako ibilbide bera egingo dute: Kalegoen plaza, Santa Ana, Olaso industrialdea, Antxustegi, Kalegoen plaza, Pedro Migel Urruzuno, Txarridunako biribilgunea, Ermuaran Bide, Ibar Txiki baserria, Sallobente eta buelta. Txarriduna biribilgunera iritsi eta handik Bernardo Ezenarro kaletik barrena plazara.

1706637511244 ‘Elgoibar bi erroberatan’ egitasmoa antolatu dute domekarako

Helmugara iritsitakoan, freskagarri eta ogitarteko bana jasoko dute parte hartzaileek, Kalamua Guraso Elkartekoek espreski egun horretarako jarritako txosnan. Kalegoen plazan txikienentzako ibilbide bat ere prestatu dute antolatzaileek, molto motorretan, trizikloetan edo eta bizikleta txikietan egin dezaten. Ibilbidea honakoa izango da: Kalegoen Plaza, San Bartolome kalea, Errosario kalea eta plaza.