- Nora goaz? Lizara ingurura, mendi-ibilaldi zirkularra egitera.
- Noiz? Uztailak 6 eta 7 (zapatua eta domeka).
- Irteera-ordua eta lekua: Uztailaren 6an, zapatua, 05:30ean, Kalegoen plazan.
Zein da mendi-plana?
Uztailak 6, zapatua:
Goizeko 05:30ean hartuko dugu autobusa Kalegoen plazan, eta Selva de Ozara joango gara. Guarrinzako mendi-pista hartu (GR-11) eta Aguas Tuertasera iritsiko gara. Escale gainetik pasa ondoren, Ibon de Estaneseran joango gara; hara iristerakoan, GR-11 alde batera laga eta eskumarantz hartuko dugu Sarrios bailarara iristeko. Handik Vernera gainera igoko gara, eta hara iristean, bi aukera izango ditugu:
- Lioviella eta Cupula de Secus mendi-gailurrak egin.
- Bailaran behera segi.
Achar de Catiellasetik behera joan, eta Lizarako aterpean amaituko dugu zapatuko etapa.
- A aukera: 8:30 ordu. Desnibela: + 1.500 /- 1.100
- B aukera: 7 ordu. Desnibela: + 1.100 / - 700
Uztailak 7, domeka:
Lizarako aterpetik irten eta GR-11.1 hartuko dugu Foraton lepora iritsi arte. Hemen, eskumarantz hartu eta hain ezaguna den Bisaurin mendia egingo dugu. Gailurra egin ondoren, Foraton lepora bueltatu eta GR-11.1 hartuko dugu, berriz ere, Gabarditoko aterpera iristeko. Amaitzeko, Gabarditotik beherako bidea hartuko dugu Santanako Zubiraino joateko; han izango dugu autobusa gure zain.
- Luzeera: 7:30 h. Desnibela: + 1.200 / - 1.700
- Prezioak: Morkaikoko bazkideek: 50 euro. Bazkide ez direnek: 56 euro (prezioan autobusa, zapatuko afaria eta loa, eta domekako gosaria sartzen da)
Izena emateko azken eguna: ekainak 27 (25 lagunentzako tokia hartu dugu)
Animatu eta etorri gurekin!!