Ahate kumeak uretara!

elgoibarren.net 2013ko eka. 7a, 19:14

Ahatetxoak uretara!  elgoibarren.netek  Vimeon.

Ur-ingurunera moldatuta dauden hegaztiak dira ahateak, eta, normalean uraren inguruan bizi dira, Deba ibaia eta Sallobente erreka inguruetan Elgoibarren. Hala izanik ere, noizean behin ohikoa da herri barruan, kaleetan edo auzoetako berdeguneetan, ahateren batekin topo egitea. Goiko bideoan ikus ditzakezuen ahate kumeak Erretxindi inguruan aurkitu ditu udaltzain batek, eta han jaso ostean Deba ibaian askatu ditu.


 Dozena bat kume zituen ahatea topatu dute udaltzainek Azkue auzoan, eta ura bilatzeko bidean izango zituzten arriskuak eta oztopoak aurreikusiz, kaxa batean sartu eta Deba ibaiertzeraino leku aldatu dituzte. Kaxatik askatu eta ibairantz egin duten unean harrapatu ditugu gure kamerarekin. Udaltzainak azaldutakoaren arabera, beste batzuetan ere garraiatu behar izan dituzte ahate kumeak, beheko argazkietako batzuetan ikus dezakezuen moduan, jende eta kale artean ibiltzeko beldurrik ez baitute batzuek.
•Argazkiak:

1706637509168 Ahate kumeak uretara!

1706637509259 Ahate kumeak uretara!

1706637509331 Ahate kumeak uretara!

1706637509418 Ahate kumeak uretara!

1706637509455 Ahate kumeak uretara!

1706637509493 Ahate kumeak uretara!