Gau osoan euria bota eta bota aritu ostean, domeka goizean ere zaparrada mardulak bota zituen Elgoibarren. Egoera horretan zaila zirudien Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak antolatzen duen Elgoibar Bi Erroberetan egitasmoa egitea, baina hasteko orduarekin bat egin zuen aterrune bat aprobetxatuz, izan zuten bizikleta gainean osteratxoa egiteko aukera. Alabaina, euriaren beldurrez, urtero egiten duten ibilbidea egin beharrean, herriko kaleetan barrena ibili ziren eguraldi txarrari aurre eginez plazara gerturatu ziren lagunak.
Distantzia laburrak egiteko jendeak bizikleta erabiltzea sustatu nahi du Kalamua Guraso Elkarteak, eta helburu horrekin antolatzen du urtero Elgoibar bi erroberatan egitasmoa [Aurten bederatzigarren aldia izan da].
•ARGAZKIAK: (guztiak Picasan)
•BIDEOA: