Maitzeko asteburuetan hainbat partida jokatu eta gero, Elgoibar Ikastolako alebin mailako bi taldeak, neskena zein mutilena, finalaurrekoak jokatzeko sailkatu zen. Joan den asteburuan, ekainaren 8an eta 9an, jokatu dira Gipuzkoako eskubaloi txapelketako finalerdiak eta finalak, Zumarragako Ispilla kiroldegian.
Elgoibartarrek finalerako sailkatzea lortu zuten lehen jardunaldian eta finalean ere nagusi izan ziren. Nesken taldeak Usurbilgo Udarregi Ikastolako taldeari irabazi zion finalean, eta mutilek, berriz, Donostiako La Sallekoak hartu zituzten mendean. Mutilen finalean, luzapena jokatu behar izan zuten, partida berdinduta amaitu zen-eta. Luzapenean ere ez zen hautsi berdinketa, ordea, eta penalti jaurtiketetan erabaki zen irabazlea. Kasu honetan finago aritu ziren elgoibartarrak. Finalak amaitu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien eskutik jaso zituzten sariak. Ondorengo argazkietan: