Futbolean egin duen ibilbideaz gogoeta egin du Zuhaitz Gurrutxagak (Elgoibar, 1980) Facebook-en duen orrialdean, agur gisara idatzi duen testuan. “Futbola eta ni” izena jarri dio. Futbola lagatzeko ordua iritsi zaiola jabetu denean negar egin duela aitortu du Aiastiako semeak. Atzera begira jarri eta hunkitu egiten da bizitako hainbat unez gogoratzean. Ume zela, Aiastiako ermitaren arkupean baloiarekin bakarrik jokatzen zituen sasoiez oroitu eta zirrara eragiten dio.
•Bihotzeko arazoak
Une mikatzagoak ere akorduan dauzka. Realeko infantil taldean ari zela, 14 urterekin, bihotz arazo bat zuela-eta medikuek futbola lagatzeko gomendioa egin ziotenekoa adibidez. Inoiz ez zela futbol jokalari profesional izatera helduko esan zioten medikuek. Ez zuen futbola utzi, bai ordea Reala. Herriko taldean, CD Elgoibarren, jokatzen hasi zen. Eta, Elgoibarren zegoela jaso zuen 15 urtez azpiko Espainiako selekzioaren deia. Hegazkinez estreinakoz bidaiatzeko aukera eskaini zion deialdia hark, eta baita Londresko Wenbley futbol zelai mitikoan jokatzekoa ere.

•Jimmy Floyd Hasselbaink
Handik bueltan, mediku azterketa berriak egin zizkioten eta berriz Realean jokatzeko baimena eman zioten medikuek. Jubenil mailako Realean egin zituen denboraldietan, 16 urtez azpiko Europako Txapelketa eta 17 urtez azpiko Munduko txapelketa jokatu zituen Espainiako selekzioarekin. Gero, hemeretzi urterekin, Realarekin egin zuen debuta Lehen Mailan. Atletico de Madrid taldearen aurka jokatu zuen Vicente Calderonen, sekula ahaztuko ez duen partida. “Han egin nuen topo Jimmy Floyd Hasselbainkekin, betirako nire izenari lotuta jarraituko duen jokalaria”, dio Gurrutxagak. Zenbait hilabetez Anoetako harmailetan entzun ziren “Gurru, Gurru…” animo oihuak ere ez ditu erraz ahazteko. “Oilo ipurdia jartzen zidan hark”, aitortu du.

•Une garratzak eta gozoak
Futbolari profesional izan den urteetan, jokatzen ez zuenetan asko sufritu duela dio Gurrutxagak eta “kirol hau gorrotatzera” iritsi dela. Une horietan “hondoa jo” zuela dio. “Futbolean jokatzeko balio ez nuela sentitzen nuen”. Sentimendu hori Lemoan berreskuratu zuela azaldu du, 26 urte zituenean. “Estreinakoz egin nuen topo lanean zortzi ordu eman eta gero entrenamenduetara joaten zen jendearekin. Han amaitu ziren niretzako jacuzziak, saunak, tresnazainak eta antzerako luxuak”.

•‘Gurru-gurru…’
Zamora taldean jokatu zuen sasoia ere bihotzean iltzatuta dauka, “maitatuena” sentitu zen urtea izan zela argitu baitu. “Urte askoren ostean berriz entzun nituen berriz oihu haiek: ‘Gurru-gurru…’”.

•Elitera itzulera
Irunen, Real Unionekin, lortutako arrakastak ere ez ahazteko modukoak direla uste du jokalari ohiak. “Nola ahaztu Espainiako Errege Kopan Real Madril gainditu genuen kanporaketa ahaztezin hura, edota Bigarren A mailara igotzea lortu genuenekoa, berriz eliteko futbolean aritzeko itxaropen guztiak galduak nituenean gainera”.

•Real Madril kanporatu
Elitera itzultzean une gazi-gozoak bizitzea tokatu zitzaion, beste behin ere. “Bigarren A Mailan 25 partida jokatu eta gero, pasa ziren udako hiru hilabeteak eta ez nuen Bigarren A Mailako, ez eta Bigarren B Mailako talde bakar baten deia jaso. Disgustu handia hartu nuen. Etsita nengoen, nik uste baino lehenago futbola laga beharko nuela-eta, baina fitxaketak egiteko azken eguna gainean zegoela Lemoa taldeak berreskuratu ninduen futbolerako, bigarrengoz”.

•Agurra, Beasainen
Hala eta guztiz, Lemoa ez da jokatu duen azken taldea izan, Beasain baizik. Goierrin aldean zintzilikatu ditu botak Gurrutxagak, 32 urterekin. “Ziur naiz 19 urterekin Lehen Mailan mundua jateko gogoz debuta egin nuenean, ezin nezakeela imajinatu Hirugarren Mailan amaituko nuenik nire futbol ibilbidea. Bada, oso harro nago nire bidaia hau Beasain moduko talde handi batean amaitzeagatik. Handia apaltasunean, eman didaten maitasunean eta nire egoera ulertzeko izan duten gaitasunean. Izan ere, azken denboraldi honetan, futbola beste hainbat lan eskaintzarekin uztartu behar izan dut, eta klubaren babesa jaso dut uneoro”, azpimarratu du.
•Lagun handiak
Era berean, futbolari lotuta egin duen ibilbide honetan “lagun handiak” egin dituela azaldu du Gurrutxagak, baina, beti alboan izan dituela-eta, futbolarekin loturarik ez duten lau pertsona nabarmendu nahi izan ditu: “Nire gurasoak, arreba eta nire lagun on Arkaitz”.
Zuhaitz Gurrutxagaren ibilbidea futbolean:

- Real Sociedad B (1998-2000)
- Real Sociedad (2000-2003)
- Algeciras (2003-2004)
- Real Sociedad (2004)
- Rayo Vallecano (2004-2005)
- Real Unión (2005-2006)
- Lemona (2006-2007)
- Zamora (2007-2008)
- Real Unión (2008-2010)
- Lemona (2010-2012)
- Beasain (2012-2013)
•Agur jaialdia, ekainaren 14an
Futbola lagatzera doala-eta, festa berezia antolatu du Zuhaitz Gurrutxagak, bere abeslari fazeta aprobetxatuz. “See you soon football, indie party” izena izango du jaialdiak. Zuhaitz Gurutxagaz gain, Vanpopel taldeak, Tristan Crowley, Iker Lauroba, Leila Thenut, Luke Armstrong, Physis vs Nomos eta beste hainbat artistak hartuko dute parte jaialdian. Ekainaren 14an, barixakua, izango da, Donostiako Dokan (21:00). Ez dute sarrerarik kobratuko.
•‘Futbolisto baten konfidentziak’ bakarrizketa, Sanmigeldarren Egunean
Futbola laga arren, beste hainbat proiektutan buru belarri murgilduta jarraitzen du Zuhaitz Gurrutxaga. Bere umorista alorrean, “Futbolisto baten konfidentziak” bakarrizketaren euskarazko bertsioa estreinatuko du ekainaren 16an. Eta, ez du edozein leku aukeratu estreinaldirako. San Migeldarren Eguna dela-eta etxean estreinatuko du bakarrizketaren euskarazko bertsioa. Murkaikupe frontoian eskainiko du saioa, arratsaldez.
•“Ezin dut burutik kendu” saioko aurkezlea
Telebistan aurkezle lanetan ere ikusi dugu Zuhaitz Gurrutxaga azken aldian. Realeko jokalariekin egon zen azkenengoz eta musikaren inguruko saio bat aurkeztuko du orain. Hainbat euskal kanta ezagunen arrakastaren giltza ezagutzen ahaleginduko dira “Ezin dut burutik kendu” izeneko telebista saioan . Lehen saioan, 'Sarri Sarri' eta 'Xalbadorren heriotzean'. Ekainaren 18an, ETB1en.