Biraka Dantza Taldeko ikasleek Ametsak izeneko lana aurkeztuko dute, gaur, Elgoibarko Herriko Antzokian. 20:00etan hasiko da saioa. Bihar ere izango da ikuskizuna ikusteko aukera, ordu eta leku berean. Sarrerak salgai daude Pitxintxu liburudendan, hiru euroan.
Era berean, mendaroarrek ere izango dute ikuskizinaz gozatzeko aukera, barixakuan, hain justu ere. 22:00etan hasiko da saioa Goñati pilotalekuan.