Prekaritatearen inguruko ekitaldi sorta, datozen egunetan

elgoibarren.net 2013ko eka. 14a, 10:36

Prekarietatearen Kontrako Taldea sortu berri dute Elgoibarren, eta gai horri lotuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Bihar (ekainak 15) prekarietateari buruzko informazio mahaiak jarriko dituzte Kalegoen plazan. Horrez gain, eguenerako, hilaren 20rako, mahaingurua antolatu dute prekarietatearen gaia ikuspuntu desberdinetatik lantzeko.


 Prekarietateari Stop lemapean jarriko dituzte bihar prekarietateari buruzko informazio mahaiak Kalegoen plazan, 11:00etatik aurrera, eta 13:00etan elkarretaratzea egingo dute.

Prekarietateak baditu milaka aurpegi mahai ingurua
 Stop Desahucios, Gurutze Gorria, Emakumeen Asanblada eta Elkartzen taldeetako kideek hartuko dute parte ekainaren 20an, 'Prekarietateak baditu milaka aurpegi' izenburupean egingo duten mahai inguruan. Iñaki Kortabitarte (Stop Deshaucios), Regina Maiztegi (Elkartzen), Danele Sarriugarte (Elgoibarko Emakumeen Asanblada) eta Sonia Gisasola (Gurutze Gorria) izango dira hizlariak eta Ainhoa Mendibilek egingo ditu moderatzaile lanak. Mahaingurua 19:00etan izango da, Musika Eskolako auditorioan.
  •  BARREN aldizkariak mahai inguruan parte hartu dituen hizlariak batu ditu aste honetako alean, eta, mahai inguruan landuko dituzten gaien aurrerapen modura, hiruna galdera egin dizkie. Hemen irakur dezakezue: BARREN 869 zenbakia (PDF).

 

Lotura duten albisteak: