Udako Euskal Unibertsitatera joateko diru-laguntzak emango ditu Udalak

elgoibarren.net 2013ko eka. 14a, 11:35

 
Udako Euskal Unibertsitateak 41. Udako ikastaroak antolatu ditu uztailaren 1etik 24ra bitartean. Elgoibarko Udalak ikastaroaren matrikula ordaintzeko diru-laguntza emango die, beka gisa, Elgoibarren erroldatuta daudenei.  Langabetuen, ikasleen, pentsiodunen eta jubilatuen kasuan, matrikula osoa ordaintzeko diru-laguntza izango da. Langileen kasuan, berriz, Udalak matrikularen erdia ordaintzeko diru-laguntza emango die.



 Aurten, UEUk 41 ikastaro eskainiko ditu. Horietako 20 Eibarren izango dira, eta gainontzekoak Iruñean eta Baionan izango dira.

 Ikastaroei buruzko informazio eguneratua www.ueu.org web gunean aurki daiteke eta diru-laguntza hauei buruzko informazioa 943 744 366 telefono zenbakira deituta, euskara@elgoibar.net helbidera mezua bidalita edota www.elgoibar.org web gunean.

 Izena emateko epea ikastaroa hasi baino astebete lehenago bukatuko da eta matrikula UEUren web gunean egin ahal izango da.

 Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura (Kalebarren plaza 3) joan, 943 744 366 telefono zenbakira deitu goizez edota mezu bat bidali euskara@elgoibar.net helbidera.